Síguenos en redes sociales:

Festako aurpegi ezagunenak

Itzurun konpartsako erraldoi eta buruhandiek gidatu zuten jendea Kainoikadara

Festako aurpegi ezagunenak

donostia - Aste Nagusirik ez da erraldoi eta buruhandirik gabe eta haiek izan ziren atzo, hain zuzen ere, festa iragarri zuten lehenak: Kainoikadaren aurretik, Urbieta kalean jarri zuten hitzordua eta handik gidatu zituzten ehunka donostiar eta bisitari kalejiran Alderdi Ederreraino.

Itzurun konpartsako kideek musika giroan, dantzan eta umeen atzetik korrika abiatu zituzten festak Erdialdeko kaleetatik. Hemendik aurrera egunero irtengo dira kalera donostiarrekin dituzten hitzorduetara hutsik egin gabe, txistulariek lagunduta. Hala ere, pena puntu bat ere bazuten atzo, Txistularien Alardean Jose Inazio Ansorenak sortutako Erraldoien bila doinu berria dantzatu behar baitzuten Konstituzio plazako taula gainean eta, euria zela eta, bertan behera geratu zen ekitaldia. Astean zehar dantzatuko dute, hori bai.

Alderdi Ederrera gerturatzean, Hernani kalean geratu ziren zortzi erraldoiak eta handik inork baino hobeto ikusi zuten kainoia. Artilleroarekin dantzatzen ere animatu ziren Itzurun konpartsako kideak. - N.G.