Síguenos en redes sociales:

Tejeria kalea peatonalizatzeko proposamena egin dute egiatarrek

Egia Bizirik elkartea gainerako auzotarrek proposamenari egindako ekarpenak aztertzen ari da

Tejeria kalea peatonalizatzeko proposamena egin dute egiatarrek

donostia - Tejeria kalearen erdiko zatia peatonalizatzeko proposamena egin du Egia Bizirik elkarteak. Obra handirik egin gabe, metro horiek kotxerik gabe uztea proposa-tzen dute, auzotarren aisialdirako. Ideia Udalari aurkeztu diote (Udalak auzoetan peatonalizatzeko proiekturik bazegoen ideiak aurkezteko deialdia zabaldu zuen) eta azken hilabeteotan auzotar gehiagoren ekarpenak ere jaso dituzte. Horiek guztiak aztertzen ari dira orain, proiektuan aldaketak egiteko beharrezkoa ikusten badute. Auzotar gehienek proposamena egokia ez dela uste badute, atzera botatzeko prest ere badaude.

“Proiektua irekia da”, nabarmendu dute auzo elkartetik. Duela urte pare bat abiatu zuten egitasmoa, egiatarrek gune peatonal baten beharra azaldu zutelako elkartearen bileretan eta hori nola gauzatu zitekeen aztertzeko talde bat sortu zuten. Talde horretan arkitekto bat ere bazegoen, proposamena ikuspuntu teknikotik aztertzeko. Bukaerako ideia duela hilabete batzuk aurkeztu zuten.

Zehazki, Egia Bizirik elkarteak planteatzen duena da Tejeriako erdiko metroak kotxerik gabe uztea. Hau da, San Cristobaletik aurrera doan zatia. Aparkalekuak kenduko lirateke eta bakarrik garajeetara sartu edo atera behar duten kotxeak ibiliko lirateke hortik. Obra handirik egin gabe eta aurrekontu handirik gabe, Blas de Lezo eta San Frantzisko kaleetan garatutako eredua jarraitzea proposatzen dute: errepidea eta espaloia maila berean jarri gabe, lorontzi handiak eta bankuak jartzea proposa-tzen dute, adibidez, eta terrazak jar-tzeko aukera ere egongo litzateke. Modu horretan, gainera, funtzionatuko ez balu atzera botatzeko aukera errazagoa izango litzateke.

aparkalekuak Aparkalekuak ken-tzearekin gidarientzat arazoak sor daitezkela kontuan hartuta, Tejeria kaleko gainerako lekuak bertakoen-tzat gordetzea proposatzen dute Egia Bizirik elkartekoek.

Dena den, ideia guztiz irekia dela nabarmendu dute auzo elkartetik eta horregatik erabaki zuten udan proposamena beste auzotarrei ere aurkeztea. Tejeria kalean bertan panel bat jarri zuten irudi batzuekin eta proposamena azaltzen zuten. Ondoan, bakoitzak bere iritzia eta ekarpenak egiteko beste panel bat eta postontzi bat jarri zituzten. Asko izan dira erantzun duten auzotarrak eta haien iritzia bota dutenak. Kotxeen jabe batzuk, adibidez, peatonalizazioaren kontrako iritzia bota dute argi eta garbi, aparkalekuak galduko direla eta.

Orain jasotako idatzi horiek guztiak aztertzen ari dira auzo elkartekoak. Kontuan hartuko dituztela esan dute, proposamena aldatu behar bada aldatzeko edota gehienak aurka baldin badaude bertan behera uzteko. Azken finean, auzo elkarteko kideez gain gainerako egiatarren iritzia jaso nahi izan dute proposamenarekin aurrera jarraitu baino lehen. Peatonalizatzeko auzoko beste gune bat egokiagoa ikusten bada ere aukera hori aztertzeko prest daude. Izan ere, Egia Bizirik taldeak aldarrikatzen duena gune peatonal baten beharra da, auzoan horrelako gunerik ez dagoelako, parkeez gain.

Bitartean, Udalaren erantzunaren zain ere jarraitzen dute, haren iri-tzia jakiteko.