Haur eta familientzako 140 kultur jarduera izango dira urrian
donostia - Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak eta Naiara Sampedro Hezkuntza zinego-tziak aurkeztu zuten atzo Hip-hip Urri! ekimena, hiriko 200 neska-mutilekin elkartuta. Donostiako 21 kultur gunetan familiei zuzendutako 140 jarduera antolatu dituzte programa honen baitan, datorren ostiraletik aurrera. Europan zehar ospatzen den jarduera da, October Children’s Month izenarekin.
Atzoko aurkezpenean alkateak Okki eta Dokkiren bidaia ipuina irakurri zien ikasleei, 2014 Europako Kultur Hiriburuaren harira idatzitako ipuina.
Haurra eta Kultura ekimena programa honen baitan txertatu da. Naiara Sampedrok adierazi zuenez, asmoa izan da neska-mutilek ikasgeletan gogoeta prozesu bat egitea kultura ardatz hartuta: “Prozesu horretan adostu dituzten proposamenak eta ondorioak aurkeztu dizkigute eta ekarpen horiek oso lagungarriak eta baliagarriak dira jarduerak antolatzen dituzten kultur guneentzat; haurrei zuzendutako kultur jarduerak badira, ezinbestekoa da kultura beraien begietatik begira-tzea eta ulertzea”. Iaz Jakintza Ikastolako 60 haur inguruk hartu zuten parte ekimenean. Aurten, berriz, Amara Berri Ikastetxeko eta Ekintza Ikastolako 200 neska mutilek egin dute lan prozesuan. - N.G.
Más en Donostia
-
El PSE se desmarca del PNV y aprueba nueve medidas propuestas por EH Bildu para hacer frente a la crisis habitacional de Donostia
-
Auditz Akular, una pieza que se recupera para el puzzle de la vivienda en Donostia
-
El 100% de los 1.700 pisos de Cuarteles de Loiola serán de promoción pública
-
Donostia debatirá este viernes sobre la vivienda en un Pleno Extraordinario