Síguenos en redes sociales:

Zinemaldian bidegorria Zurriola hiribidera pasako da

Kursaaleko aurrealdeko bidea itxita egongo da eta hortik egunero 4.000 txirrindulari inguru pasatzen dira

Zinemaldian bidegorria Zurriola hiribidera pasako da

donostia - Donostiako Udalak behin-behineko bidegorri bat egokituko du ostiraletik aurrera Zurriola hiribidean, Zinemaldia dela eta Kursaaleko aurrealdean erabili ezingo diren metroen ordez. Horrela, egunero inguru horretatik pasatzen diren 4.000 txirrindulariek bizikletan jarraitzeko aukera izango dute.

Zehazki, Sagueserantz doan norabidean egokituko dute bidegorria, Ramón María Lilí eta Ramón y Cajal kaleen artean. Horretarako, kotxeen-tzako errei bat itxi egingo dute 300 metro horietan zehar.

Aldi baterako desbideratzea presta-tzen ari dira egun hauetan udal teknikariak. Semaforoak, lurreko seinaleak eta plastikozko piboteak jarriko dituzte. Ostiralean egongo da guztia prest eta behin-behineko bidegorri zatia hilaren 28ra arte egongo da zabalik, hau da, Zinemaldia bukatu arte.

“Aintzat hartu behar da bidegorri hau hiriko erabilienetakoa dela”, nabarmendu zuen atzo Jon Albizu Mugikortasun zinegotziak. Haren iri-tziz, errepideetan ohikoak diren desbideratzeak bidegorrietan ere egin beharko lirateke normaltasunez: “Helburua da bizikleta beste garraiobideak bezala tratatzen hastea”.

Bestalde, aldi baterako neurri honek egoki funtzionatzen badu, oso inportantea izango dela uste du Albizuk, kontuan izanda 2016an Kursaalean jarduera gehiago egon daitezkeela eta bidegorrian eragina izan dezaketela. - N.G.