donostia - Donostiako 20 enpresa Kolonbiara joango dira datorren astean udal ordezkariekin batera. Donostiako Sustapenak antolatu du bidaia eta helburua negozio berriak bilatzea da, baita hango enpresekin harremanak sortzea ere.

Batez ere teknologia ardatz duten enpresak izango dira Kolonbiara joango direnak. Horien artean, IK-4, Ikasplay, Tecnalia edo Dinycon Sistemas daude. Enpresa txikien-tzat instituzioen laguntza izatea nazioartean bideak zabaltzeko garrantzitsua dela nabarmendu zuen Ikasplayko Joannes González de Chávarrik. Bideojokoen eta simulagailuen munduan egiten dute lan eta haien teknologia Kolonbian zabaldu nahiko lukete. Dinycon Sistemas enpresako Roberto Garcíak ere esan zuen bidaia erabilgarria izango zaiela Kolonbian kolaboratzaileak bila-tzeko.

IK-4ko ordezkariak saltzera joan beharrean, Hegoamerikan dituzten harremanak enpresa gipuzkoarren esku jartzera joango dira, nolabaiteko zubi lana egiteko asmoarekin. Tecnaliak, berriz, Kolonbian dagoeneko duen presentzia handi-tzeko helburua dauka.

Donostiako Sustapeneko arduradunez gain, Juan Karlos Izagirre alkateak ere bidaiatuko du: “Behetik gora ere eraiki daiteke eta Udalak lagun dezake ekonomia susta-tzen”. Kolonbiako delegazio bat jada Donostian izan dela esan zuen eta oraingo helburua kontratuak ixtea eta negozio berriak topatzea dela gaineratu zuen.

Bidaia astelehenetik ostegunera luzatuko da eta Kolonbiako arduradun instituzionalekin eta enpresariekin bilduko dira. - A.Z.