Txotxetik... kirikoketara
Groseko sagardo azokak sagarrak txikitzeko antzinako teknikari buruzko erakustaldia eskaini du
donostia - Kiriko, kiriko... Kirikoketa eta sagardo gozoa. Katalunia plazan jarritako sagardo azokak garai batean baserrietan sagardoa nola egiten zuten erakutsi zien bertaratutako donostiarrei. Erakutsi bakarrik ez, gaztetxoei parte har-tzen ere utzi zien eta txikitutako sagarren zukua probatzera eman zien.
Erakustaldia lurrean zabaldutako sagarrak biltzen hasi zuen Goikoetxea familiak. Kizkiarekin sagarrak jasotzen hasi ziren eta lan horretan laguntzeko boluntarioak segituan lortu zituzten Groseko plazara bertaratutako haurren artean. Sagarrak bilduta, egurrezko kutxa antzeko batean bota zituzten. Eta hor hasi zen kirikoketa.
Simon Goikoetxeak azaldu zituen teknikaren xehetasunak. Aritz Goikoetxea, Agurtzane Irizar eta Ismene Tapiak pisoiak hartu zituzten, sagarrak txikitzeko egurrezko makil handi batzuk, eta kutxara gerturatu ziren. Makilekin sagarrak zapaltzen hasi ziren: lehenengo bat, gero bestea eta gero bestea. “Hiru pertsonek egin behar dute eta ezin dute batera zapaldu sagarra”, azaldu zuen Tapiak. Hala, makil bakoi-tzak sagarra zanpatzean ateratzen duen soinua eta erritmoa islatzen du kiriko terminoak, onomatopeia moduan.
Bertaratutakoek hobeto entzuteko sagarrik gabe errepikatu zuten erakustaldia pisoiak egurrezko kaxaren kontra jotzen, erritmo bizian eta kaxari buelta emanez. Esaten dutenez, kirikoketa txalapartaren aitzindaria izan zen eta atzo Grosen bildutakoak konturatu ziren zergatik.
Garai batean bezala, antzinako tolare bat eraman zuten Goikoetxeatarrek Katalunia plazara zanpatutako sagarrak txikitu eta zukua atera-tzeko. Erakustaldia amaitzeko, zuku hori dastatzeko aukera izan zuten ikusleek. Gozoa atera omen zen.
Más en Donostia
-
Las playas de Donostia se preparan para la temporada de verano
-
El mercado de la Bretxa dedicará espacios para probar y desarrollar comercios emergentes
-
El Ayuntamiento de Donostia ha remitido a Fiscalía toda la documentación sobre las obras del hotel Nobu
-
Donostia da continuidad al derribo parcial de la presa de Artikutza