600.000 euro jarri ditu Udalak Larrialdiko Laguntzetarako
Jaurlaritzak Donostiara bideratutako 1,3 milioiak motz geratu dira
Donostia. Donostiako Udalak guztira 600.000 euro inguru bideratuko ditu aurten Gizarte Larrialdiko Laguntzak bermatzeko, Eusko Jaurlaritzak helburu horretarako jarritako 1,3 milioiak motz geratu direla eta. Hala azaldu zuen atzo Gizarte Ongizateko zinegotzia den Jon Albizuk: "Kontu sail berri bat bideratu genuen, alor horretan eskumenik ez badugu ere, beharrik handiena duten herritarrekin egon behar dugula ulertzen baitugu".
Azarora arte 1,7 milioi euro kudeatu ditu Donostiako Udalak laguntza horietarako eta urte bukaerarako 1,9 miloi eurora iritsiko dela aurreratu zuen.
Berez, Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera, 1,18 milioi euro jaso zituen Udalak Larrialdiko Lagun-tzak bermatzeko, baina kopurua EAE osoan ez zela nahikoa eta ez ohiko kontu saila onartu du berriki Jaurlaritzak berak. Kopuru horretatik 136.000 euro izango dira Donostiako beharrei erantzuteko bideratuko direnak. Beraz, guztira Jaurlaritzak emandako 1,3 milioi eta Udalak berak bideratutako 600.000 euro kudeatuko ditu Donostiak aurten egoera larrian dauden 2.500 familia unitateentzat. "Iaz 2.041 izan ziren, hau da, urtebetean %20 igo da laguntza hori jasotzen duen familien kopurua".
Más en Donostia
-
Donostia debatirá este viernes sobre la vivienda en un Pleno Extraordinario
-
Fomento de San Sebastián y Elkargi siguen sumando fuerzas para apoyar nuevas iniciativas empresariales
-
Donostia abre once expedientes a agencias no locales por incumplir la regulación de grupos turísticos
-
Un empleado del banco atracado en Donostia, detenido junto a los presuntos asaltantes