Síguenos en redes sociales:

Goiza euskal hitzaren artean

Lau bertsolarik gaurkotasuna eta jai giroa jarri zituzten jendez betetako donostiako easo plazan

Goiza euskal hitzaren arteanN. G

"uMETATIK hitzarekin jolastea izan dut gustuko eta nire lana bihurtu da. Herri batetik bestera noa, beti lagunartean", azaldu du Uxue Alberdik, beste hiru bertsolariekin batera Donostiako Easo plaza abestiz eta txaloz bete zituztenak. "Gaurkoa saio polita izan da, plaza honetan giro lasaia dago, bertsoak botatzeko eta entzuteko ezin hobeto".

Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes eta Beñat Gaztelumendi izan ziren bertsoekin hiria eguerdian girotu zutenak. Eguneroko igarobidea den Easo plaza eserlekuz beteta zegoen, inguruko bankuak eta harrizko jarlekuak jendea izaten zuten bitartean. Bat batean mikrofonoak piztu eta, iman bat balira bezala, aulkiak betetzen joan ziren. Unai Elizasu ezsenatoki bihurtu zen musika postura igo eta bertsolariak banaka aurkeztu eta gero, gaiak botatzen hasi zen, lau lagunek beraienak egiten hasteko.

Aste nagusia

Euskal giroa

"Saio borondatetsu bat egin ezazue", eskatu zuen Elizasuk, ordu eta erdiko bertso saio bati hasiera emanez. "Gustuko ditut, baina nahiago dut musika talde bat entzun eta bertako bertsoetaz disfrutatu. Egia da euskal kulturaren ondare direla, betidanik dagoen zerbait", baieztatu zuen ikusle batek. Mota askotako publikoa zegoen. Gazteak, ez hain gazte zirenak, zaharrak, emakumeak, gizonak, umeak eta pare bat kanpotar jendetza pilagatik kurioso.

"Ulertzen ez dudan arren, erritmoa eta soinua atsegina egiten zait. Beraien arteko elkarrizketa bat dela ikusten da", azpimarratu zuen Euskal Herrira uda pasatzera etorri den bisitari batek. Plaza betetzen joan zen minutuak pasatzen ziren bitartean. Oscar Oncala, jendeartean zegoen begiralea, bertsoak entzuteko espresuki joan zela baieztatu zuen: "Ematen duten mezuagatik ditut laket, gogoetarako abestiak dira eta. Gaurkotasuna ezagutzeko modu bat dira eta gizarteari kritika egiten diote". Honelako iritziak ordu eta erdi osoan entzun ziren. "Bat-batekotasuna eta umorea dira abestiei indarra ematen dietenak", esan zuten batzuk, "inprobisatzeko ahalmena".

Plazaren beste aldean iritziak berdinak ziren. "Bertsolaria izateko informatuta egon behar duzu", entzuten zen batetik, jende desberdin asko zegoelako harridura sortzen zen bitartean. Amaia Bilbao, bere mutilarekin eta alabarekin zegoena, ohituragatik saioa ikustera joan zela azaldu zuen. "Indarra handia daukate bertsoek eta gazteak eta zaharrak ikus ditzakezu hauek botatzen. Gainera, aberastasuna eta azkartasuna eskatzen dute. Ezin dugu ahaztu gizarteari egiten zaion bazilea, ondo pasatzea eragiten dizuna".

Egungo gaiak abestu zituzten, bertan iritzia sartuz eta umorea erabiliz. Plaza irekian eman zituzten ikuspuntuak baloratuak izan ziren oso. "Euskal kulturaren parte dira, gure identitatearen zati", jarraitu zuten beste batzuek, herrian lekua izan behar dutela azpimarratzen. J. Ugalde eta I. Troiano ere bertan zeuden, lehenengoa emaztearekin eta gazteena bi lagunekin: "Txikia nintzenean niri buruz abestu zuten eta, nahiz eta gustukoen dudan zerbait ez izan, errimak, inprobisazioa eta kritikak entzuteko gelditu naiz".

Gaien artean traktore horia edota boluntariotasuna agertu ziren. "Ezin dugu ahaztu Aste Nagusia", azaldu zuen Elizasuk, bertso saioa zuzendu zuenak. "Gustura igaro dut goiza. Urgull izan dut gaien artean eta horrelako gauzei buruz hitz egitean ikusleentzat prestatutako saio bat ematen dugu", azaldu zuen Gaztelumendik, Egaña eman dezaketeena eman zutelako kontent zegoela baieztatu zuen bitartean, Estiballesek tokiaren egokitasuna azpimarratuz.