Zirimiria, aurpegiak eta loreak
Ceinproko ikasleek egindako 1813ri buruzko lan grafikoak ikusgai daude Ernest Lluchen
EZAGUTARAZI, gogoratu, oroitzapena egin eta eraikitzen jarraitu. Horiek ziren Donostiako Udalak jarritako helburuak Ceinpro Lanbide Heziketako ikastetxeko ikasleei. Urtero lan grafikoekin erakusketa bat osatzen dute ikasleek eta aurtengo gaia Donostian 1813an gertatutakoa zen, bigarren mendeurrenarekin bat eginda.
Anoetako Ernest Lluch kultur etxean dago ikusgai dagoeneko gazteen lanekin osatutako erakusketa. Dokumental bat osatu dute konta-tzeko Zubietan hiria berreraikitzea nola erabaki zuten garai hartako donostiarrek, 200 urte hauetan hiriarekin erlazionatutako pertsonen erretratoak daude beste txoko batean, Donostiako sinbolo diren eraikinen ilustrazioak ere ikus daitezke, kristalez egindako zirimiria, harresian egindako bretxaren erreprodukzioa, eskuz diseinatutako 200 lore (urte bakoitzeko, bat), hiriari buruzko albisteak dituzten egunkariekin osatutako collagea... Horiek dira Ceinproko ikasleek osatutako lan batzuk, 200 urte geroago izenburupean bilduta.
Ceinproko irakasleak eta arduradunak pozik agertu ziren ikasleek egindako lanarekin atzoko aurkezpenean eta Olatz Genua ikasleak prozesua haientzat aberasgarria izan dela aitortu zuen.
Juan Karlos Izagirre alkateak ere duela 200 urte bezala orain ere hiria eraikitzen jarraitu behar dugula nabarmendu zuen erakusketaren aurkezpenean eta gazteek 1813an gertatutakoari buruz agertu dituzten ikuspuntu desberdinak hiriaren aniztasunaren isla ere badirela esan zuen.
Ceinproko ikasleen lanak ekainaren 8ra arte izango dira ikusgai Ernest Lluch kultur etxean. Donostiako Udalak Bigarren Mendeurrena ospatzeko laugarren mugarriaren baitan kokatzen da erakusketa. Hilabete honetako helburua haur eta gazteen adierazpen artistikoak biltzea da eta, horretarako, 3.000 gaztetxoek suntsiketari buruz egindako marrazkiak ere izango dira ikusgai bihartik aurrera Victoria Eugenian. Gainera, larunbatean Okendo plazan 1813ri buruzko mahai joko erraldoia kokatuko dute.
Ceinproko ikasleen erakusketa Giza Eskubideen Zinemaldiaren programaren baitan ere kokatzen da.
Más en Donostia
-
Los dos detenidos por agresión sexual en Donostia ya están declarando ante el juez
-
La exitosa saga de Santiago Segura "Padre no hay más que uno" da el salto a la televisión y se rodará en Gipuzkoa
-
360 niños de tres colegios donostiarras han participado en el programa 'Zure hiria zaintzen'
-
Ezker Anitza-IU denuncia que el nuevo ascensor del apeadero de Renfe en Herrera de Donostia "no funciona"