Hilaren 19an amaituko da toldoen zozketan izena emateko epea
Ondarretan eta Zurriolan libre geratutakoak maiatzaren 23an banatuko dituzte udaletxean
Donostia. Hondartza departamenduak iazko udan esleitu gabe gelditu ziren toldoak banatzeko prozesua abiatu du: zozketa baten bidez banatuko ditu eta bertan izena emateko epea hilaren 19an amaituko da.
Zehazki, Ondarretako toldoak, itzalkinak eta karpak eta Zurriolako toldoak zozkatuko dituzte. Izan ere, Kontxan iaz osatu zen zerrendarekin guztiak beteko direla aurreikusi du Udalak.
Eskaera egiteko 200 euroko fian-tza ordaindu beharko dute interesa dutenek, iazko arazoak ekiditeko (toldoa tokatzen ez bada, dirua itzuliko du Udalak). Hala, fiantza horren agiria eta webgunean lor daitekeen eskaera orria beteta aurkeztu beharko dituzte, Interneten bidez edo Udaleko erregistroen bidez.
Zozketa maiatzaren 23an izango da udal batzorde aretoan eta emaitzak Donostiako Udaleko web orrian eta iragarki taulan jarriko dira.
Más en Donostia
-
El Banco de Alimentos de Gipuzkoa y la Asociación Vecinal de Amara Berri, protagonistas del Cañonazo de Semana Grande
-
Encuentran varios ejemplares de carabela portuguesa en la playa de la Zurriola de Donostia
-
Donostia rechaza una moción de Podemos para poner fin a las corridas de toros
-
Turismo de Donostia destina 8.000 euros a la asociación Juneren Hegoak