Zortzi donostiar Wiesbadenera joango dira Europako gazte topaketa batera
izena emateko epea hilaren 22an bukatuko da eta alemaniara bidaia ekainaren 8tik 16ra izango da
Donostia. Zortzi gazte donostiarrek Wiesbadenera (Alemania) joateko aukera izango dute. Elkartrukea Europako hainbat gazte bilduko dituen nazioarteko jaialdi batekin batera egingo da, ekainaren 8tik 16ra.
Donostiako Udalaren bitartez antolatutako bidaia honetan 14 eta 17 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute eta izena eman ahal izateko epea hilaren 22an itxiko da (www.donostiagaztea.org helbidean edo Gazteria bulegoan, Mari kalean). Zozketan parte hartzeko Donostian erroldatuta egon beharko dute eta ingelesez ere jakin beharko dute (First edo Hizkuntza Eskola Ofizialeko B2 maila). Ikasketa agiri ofizialen bidez egiaztatu ezin dutenei, azterketa bat egingo zaie. Programaren prezioa 150 eurokoa da, garraioa, ostatua, mantenua eta bidaiak barne daudela.
Gazteen arteko elkartrukeak Gazteak Ekinean Europako programaren osagai dira eta Europako herritartasuna eta gazteen parte-hartzea sustatzea dute helburu, Europar Batasunaren gizarte kohesioa sendotzeko asmoz. Hala, ekainean Wiesbadenen elkartuko diren taldeek goizez, arratsaldez eta asteburuan izango diren ekintzetan parte hartuko dute, ondoko lantegi hauetan: hip-hop dantza, graffitia, antzerkia, web irratia eta hedabideak.
Lantegi horietako asko nazioarteko taldetan egingo dira eta amaieran, ikasitakoaren eta egindako ahaleginaren erakusgarri, agertokiak eta lantegiak sortuko dituzte, gazteen esperientziak eta ideiak elkartrukatzeko eta sormena askatzeko Nazioarteko gau batean. Proposamen horiek guztiak ingelesez landuko dituzte.
Más en Donostia
-
Donostia disfruta de las fiestas de El Antiguo y Herrera
-
Un domingo que se anuncia lluvioso da inicio a la temporada de toldos en Donostia
-
Los Bomberos de Donostia aceptan la oferta del Ayuntamiento y desconvocan las movilizaciones
-
Leire Martínez, OBK, J Martina, Dupla y Janus Lester, entre otros, se subirán al escenario de Sagüés en Semana Grande