'Altzak soinu, Altzak doinu' kontzertua hartuko du berriz San Martzial elizak
larunbatean izango da emanaldia, 20.00etan Erakusketa bat, sukaldaritza liburuxka baten aurkezpena eta irteera bat ere antolatu ditu Historia Mintegiak
Donostia. 25 urte bete zituen iaz Altzako Historia Mintegiak baina, oraindik ere, urteurrenaren oihar-tzunekin jarraitzen dute. Hala, aste honetarako ekitaldi sorta antolatu dute. Horien artean, larunbatean, berriz ere Altzak soinu, Altzak doinu kontzertua izango da, auzoko San Martzial elizan 20.00etatik aurrera.
Iaz antolatu zuten kontzertu hau lehenengo aldiz, azaroan, eta eliza bete egin zuten altzatarrek. Oraingoan ere antzeko harrera espero dute AHMko kideek.
Baina kontzertua ez da aste honetarako antolatutako ekitaldi bakarra. Hala, gaur bertan hasi eta ostiralera arte Egun batez Altzan? orain dela 60 urte erakusketa izango da zabalik Tomasene kultur etxean, 17.00etatik 20.00etara. Esposizioa AHMko parte diren Ganbara taldekoek antolatu dute. Garai batean etxeetan zeuden altzairu eta tresnak biltzen aritzen dira lanean eta objektu horiekin erakusketak antolatzen dituzte, batez ere altzatar gazteek ezagutu dezaten auzoko eguneroko bizitza nolakoa zen duela 60 bat urte.
liburua Ostiralean beste hitzordu bat ere jarri dute, Tomasene kultur etxean bertan eta bi argitalpen erakutsiko dizkiete auzotarrei: alde batetik, 2013rako prestatutako egutegia aurkeztuko dute 19.30ean.
Bestetik, El cuaderno de Tere. Recuerdos de una altzatarra extremeña liburuxka ere aurkeztuko dute: bertan, Terek sukaldaritza kontuei buruz jarduten du, besteak beste.
Azkenik, ospakizun aste hau bukatzeko, iganderako irteera bat ere antolatu dute. Ibilaldi naturalistikoa egingo dute Molinaotik. Casares kultur etxetik aterata (9.00etan), Haritzaldeko Marko Sierra izango dute gidari oraingoan altzatarrek.
Más en Donostia
-
La ordenanza de terrazas hosteleras de Donostia recibe alegaciones por los horarios
-
Tres detenidos por robar al menos seis teléfonos móviles en Donostia
-
Espido Freire, Juan Manuel de Prada y Javier Urra abordarán la IA en los cursos de verano de la EHU
-
Los autobuses de Dbus registran más de 850.000 viajes en la Semana Grande de Donostia