Erdialdeko eta Gros inguruko errepideetan zuloak konpondu dituzte
atzo trafiko gutxiago zegoela aprobetxatu zuten donostiako udaleko brigadek lan horiek egiteko
Donostia. Udal brigadak hiriko hainbat puntutan errepideetako zuloak konpontzen aritu ziren atzo. Egun normal batean baino trafiko gutxiago zegoenez, horrelakoetan lanaren errendimendua handiagoa dela eta errazagoa dela lan horiek burutzea argitu zuen atzo Udalak.
Hala, Larramendi, Easo, San Martin, Ategorrieta, Jose Elosegi eta Nafarroa hiribideko zuloak tapatzen aritu ziren langileak atzoko egunean.
Udal iturriek gogoratu zutenez, urriaren 12an ere lanean aritu ziren brigada honek. Orduan Tolosa hiribidea konpondu zuten, Zumalakarregi, Matia kalea, Resurrección María de Azkue, Satrustegi hiribidea, Funikularraren pasealekua, Manuel Collado, Bizkaia eta Foruen pasealekua, Iparragirre kalea, Zabaleta, Kolon pasealekua, Alejandria, Gabriel Aresti eta Ubako bidea. Lan horiek burutzeko guztira hiru tona asfalto erabili zituztela argitu zuen Udalak.
Más en Donostia
-
La ordenanza de terrazas hosteleras de Donostia recibe alegaciones por los horarios
-
Tres detenidos por robar al menos seis teléfonos móviles en Donostia
-
Espido Freire, Juan Manuel de Prada y Javier Urra abordarán la IA en los cursos de verano de la EHU
-
Los autobuses de Dbus registran más de 850.000 viajes en la Semana Grande de Donostia