donostia. Azak, letxugak, zerbak, tomateak, loreak, ardi esnea, gazta... Ia guztia, etxekoa. Arantza Zapirainek baserriko baratza Herrerara eramaten du egunero furgonetan. 11.15etik 12.15era San Luis plazan du hitzordua bezeroekin, lehenago haren amak zuen bezala.

Eta bezeroek ez dute hutsik egiten. Iritsi baino lehen zain badago baten bat eta Zapirain heldu orduko, bi minututan furgoneta ireki eta barazkiak kokatzen ditu, erosleei erakusteko: "Letxuga etxekoa edo inbernaderokoa nahi al duzu? Etxekoa oso ona dago".

Ia denetarik saltzen duzu. Dena al da etxekoa?

Gehiena bai. Auzoko baserritar bati ardi esnea saltzen diot eta inbernaderoan dituen letxugak eta tomateak ere hartzen dizkiot, garaitik kanpo ere saltzeko. Jendeak eskatu egiten dizkizu eta: inbernadorekorik ez al daukazu? Esnea saltzera noanez, nik ez dauzkaten gauzak hartzen ditut eskaini ahal izateko. Bestela jende gutxiago etortzen da eta horren aitzakian. Baina ahal dela, etxekoa saltzen dut.

Herreran fijoa zara. Noiztik etor-tzen zara San Luis plazara?

Ez dakit, amarekin etortzen nin-tzen lehen. Ama betidanik etor-tzen zen Herrerara. Gero, dendetara ere saltzen ni hasi nintzen, eta Herrerara ordubete inguru etor-tzen naiz egunero.

Bakarra izango zara Donostian furgonetarekin kalean saltzen.

Herreran segitzen dut beti etorri garelako. Hemen azoka zegoen lehen, bota egin zuten eta etortzen segitu genuen. Azoka bota zutenean esan zuten kalean saltzen hasteko plazan zerbait egingo zutela, baina ez zuten ezer egin. Eta orain plaza berritu dutenean ere esan zuten egingo zutela. Baina orain ni bakarrik geratzen naiz. Lehen hamaika baserritar ginen.

Dendetan ere saltzen duzu?

Bai, dendetan, harategietan edo tabernetan... Baina bezeroei zuzenean hemen bakarrik, Herreran.

Gerturatzen diren bezeroak betikoak al dira?

Bai. Tarteka etortzen dira berriak, baina normalean betikoak dira. Eta gazteak etortzen dira noizbehinka, baina gutxiago. Pentsa-tzen dut lanean arituko direla ordu honetan. Orain, hala ere, ez dago lehengo mugimendu hori.

Zer dela eta?

Bueno, obra egin aurretik ere nabaritzen zen, oso hilda dago, ez dakit zer pasatzen den herri edo hiri honetan!

Zaila al da gaur egun baserritik bizitzea?

Gero eta zailagoa, martxa honetan bai. Inork ez du lanik egin nahi.

Etxean erreleborik izango al duzu?

Semea ardiekin ari da eta artzan-tzarekin segituko duela pentsatzen dut. Baina baratza ez zaio gusta-tzen!

Furgonetarekin hirian saltzen, orduan, jarraituko al dutela uste duzu?

Bueno, ferietara jaisten gara, aitarekin joaten gara Donostiara, gazta saltzera.

Gazta zuek egiten duzue?

Bai, guk egiten dugu. Ardi esnea ere saltzen dugu, poltsetan daukagu, enbasatuta eta erregistroarekin.

Zuen baserria Errenterian dago berez, baina Altza eta Herrerara jo izan duzue beti.

Bai, Errenteria da, baina San Markotik Altzarako bidean dago baserria. Amarena Bordaxar dei-tzen zen eta orain gurea Eguzki Borda, borda daukagu ardiekin eta.