"Auzotarrak esperoan zeuden"
harrera ezinhobea izan du abenduan zabaldu zuten intxaurrondoko kultur etxe berriak
"ESPEROAN zeuden auzotarrak, eta kultur etxe berriak oso harrera ona izan du lehen aste hauetan", aitortu du Agurtzane Aizpuru Intxaurrondo eta Larrotxeneko kultur etxeetako arduradunak. Abenduaren 17an zabaldu zituen ateak eraikin berriak festa giroan eta, ordutik, asko izan dira instalazioak ezagutzera bertaratutakoak.
Gehienak intxaurrondotarrak dira, baina Aizpururen esanetan, izan dira baita ere Donostiako beste auzoetatik gerturatu direnak, jakinminez edo. Eraikin berean kokatutako polikiroldegira joan eta, behin han zeudela, kultur etxera sartu direnak ere dezente izan dira. "Lehen ere Intxaurrondoko kultur etxera etortzen zirenak datoz eraikin berrira eta baita beste batzuk ere", kontatu du Aizpuruk.
Instalazio berriak Gabonak Zuretzat programaren ekitaldiekin zabaldu zituen ateak eta haurtxokoko eta gaztelekuko ekintzetan ehunka gaztek hartu zuten parte. Pirritx eta Porrotx pailazo arrakastatsuak ere izan ziren Intxaurrondon.
Baina umeentzako eta helduen-tzako bestelako ekitaldiez gain, musikari eskainiko dio arreta berezia gune berriak. "Gure tokia bilatu nahi dugu Donostiako kultur etxeen sarean eta toki hori musikari lotuta egongo da, horretan bereiztuko gara", azaldu du Aizpuruk.
programa
Kontzertua larunbatean
Anari abeslaria izan zen kontzertu bat eskaintzen abenduan eta larunbat honetarako ere beste emanaldi bat prestatu dute: Donostikluba zirkuituaren baitan, Joan Colomo, Rafa Rueda eta PLV Havoc musikariak izango dira taula gainean 21.00etatik aurrera. Zortzi euroko prezioa izango du sarrerak.
Bestalde, datorren ikasturtetik aurrera musika eskola kokatuko dute Intxaurrondoko kultur etxe berrian eta giroa prestatzen joateko edo, martxotik aurrera prestatuko dituzte kontzertu eta emanaldiak.
Izan ere, dagoeneko ikastaroak martxan badaude ere (kurtsoaren bigarren zatirako), batez ere datorren ikasturterako eskaintza zabalago eta osoago bat prestatuko dute.
Bitartean, hilabete luze honetan izaten ari diren publikoaren harrerarekin pozik daude kultur etxeko arduradunak, bai ekintza eta tailerretara joaten ari direnekin eta baita liburutegira eta maileguen bila doazen auzotarrekin ere.
Más en Donostia
-
Donostia abre once expedientes a agencias no locales por incumplir la regulación de grupos turísticos
-
Un empleado del banco atracado en Donostia, detenido junto a los presuntos asaltantes
-
Los dos detenidos por agresión sexual en Donostia ya están declarando ante el juez
-
La exitosa saga de Santiago Segura "Padre no hay más que uno" da el salto a la televisión y se rodará en Gipuzkoa