Donostia. Egia Bizirik auzoko aldizkariaren ale berri bat kaleratu dute egiatarrek hilabete honetan. Oraingoan, jorratzen dituzten gaien artean, besteak beste, Santo Tomas eguna zela eta Plaza Haundin (Martin Santos) antolatutako festa eta leku berean egiten den bigarren eskuko merkatua daude.
Gainera, aldizkariak Egiako kontsumo taldeari buruzko artikulu bat ere jasotzen du, telefoniako antenei buruzko beste bat eta Donostiako Udalak egiatarrekin egindako bileren inguruko artikulu bat.
Abendu honetakoa hamazazpigarren alea da dagoeneko Egia Bizirik aldizkariarentzat. Aurreko edizioetan bezala, auzotarren eguneroko arazoek ere badute isla eta, oraingoan, Rio Deba kaleko asfaltoaren egoerarengatik kexu dira egiatarrak.
Editorialean, bestalde, 2011 urteko errepasoa egiten dute aldizkariko arduradunek, Egiaren ikuspuntutik.