Tren elektrikoak eta maketak ikusgai, Ernest Lluchen
burdinbidearen lagunen elkarteak antolatutako erakusketa arratsaldez bisitatu daiteke
Donostia. Gipuzkoako Burdinbidearen Lagunen Elkarteak erakusketa prestatu du Donostia Kulturarekin batera Anoetako estadioan kokatutako Ernest Lluch kultur etxean. Tren elektrikoak eta maketak jarriko dituzte ikusgai bisitarientzat, Trenek zoratzen naute izenburupean.
Erakusketa atzo zabaldu zuten Anoetan eta urtarrilaren 8ra arte bisitatu ahal izango da, arratsaldez, beti ere. Horrela, astelehenetik ostiralera 16.00etatik 20.30era izango da zabalik esposizioa eta larunbatetan, berriz, 17.00etatik 21.00etara.