20 minutuko ilarak eta bost euroko taloak
urtero bezala, txistorra taloak izan ziren arrakasta handiena izan zutenak donostian
Donostia. Txistorra, gazta eta txokolate taloa. Bost euro bakoi-tzeko. Taloa ezinbestekoa da donostiar askorentzat Santo Tomas egunean: horretarako, berdin dio ilaran zain egon behar izatea, ondoko postuan txistorra bokata itxaron gabe lor daitekeen arren. Tradizio bihurtu da txistorra taloa.
Bada, azken urteotan talo postuak biderkatu badira ere (hamabost izan ziren guztira atzo Donostian), ilarak ez dira desagertzen gehienetan. Salbuespen batzuekin: esaterako, Gipuzkoako plazatik gertu Ataungo talogileen postuan 30 bat lagun taloa eskuratu zain kola egiten ari ziren bitartean, Leitzakoek apenas zuten ilararik. Hori bai: lagun gehiago zituzten leitzarrek mostradorearen beste aldean kate moduan lanean taloak egin eta egin, bezeroei azkarren zerbitzearren, ilarak sortu baino lehen.
Batzuek eta besteek bost euroko prezioa mantendu zuten talo bakoitzeko. Badirudi krisia nabaritu dutela eta azken urteotako prezioa mantendu dute talogileek, gehiago igo gabe. Askorentzat garestitxoak badira ere, Santo Tomas egunean esfortzua egiten dute donostiar gehienek. Txistorrarik gabe ez da Santo Tomas eta talorik gabe, ezta ere.
Más en Donostia
-
Donostia defiende su apuesta para ser ciudad de referencia en la biociencia
-
“La biociencia necesitan un ecosistema activo y políticas que lo favorezcan”
-
Una plataforma ciudadana defenderá los ascensores históricos de Donostia
-
La 'zona cero' de las obras del metro en Donostia recupera la normalidad siete años después