Umeen soka dantza euriaren ondorioz bertan behera gelditu zen
Programatutako erromeria, aldiz, Konstituzio plazako arkupeetan izan zen atzo
Donostia. Euriaren ondorioz, atzo Konstituzio plazan izan behar zen umeen soka dantza ezin izan zuten aurrera eraman. Donostiako Txistulari Bandak, Arkaitz, Kresala eta Eskola euskal dantza taldeek, orain dela urte asko burutzen zen tradizio bat berreskuratu nahi izan dute. Eguraldiak, ordea, ez zuen lagundu. Haurren soka dantzaren ondoren programatua zegoen erromeria, aldiz, ez zen bertan behera gelditu eta plazako arkupetan izan zen.
Antolatzaileek azaldu zutenez, berriro saiatuko dira ekitaldi hau egiten. Data finkorik izan ez arren, ziurrenik San Sebastian eguna ondoren izango da dantzaldia.
Más en Donostia
-
El Banco de Alimentos de Gipuzkoa y la Asociación Vecinal de Amara Berri, protagonistas del Cañonazo de Semana Grande
-
Encuentran varios ejemplares de carabela portuguesa en la playa de la Zurriola de Donostia
-
Donostia rechaza una moción de Podemos para poner fin a las corridas de toros
-
Turismo de Donostia destina 8.000 euros a la asociación Juneren Hegoak