Lehenengo Olentzero azoka izango da gaur Bulebarrean
Ikazkina Urgulletik iritsiko da aurten Mari DomingirekinUdalak 2012ko egutegiak banatuko ditu asteartean, 10.00etatik aurrera, Alderdi Ederreko sarreran
Donostia. Olentzero azoka berezia izango da gaur Bulebarrean, Behemendi elkarteak antolatuta. Lehenengo aldia da horrelako azoka berezia antolatzen dutela eta okasiorako Eguberrietan ohikoak izaten diren hainbat produktu jarriko dituzte salgai postuetan: gazta, txerrikiak eta gozoak, besteak beste. Urnietako ahatekiak (foie grasa, magreta, ahate urdaiazpikoa...) ere salduko dituzte.
Azoka berezia Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak, Lurlan Baserritarren Elkarteak eta Donostiako Udalak antolatu dute eta goizean zehar burutuko da.
Gainera, Easo plazan lore eta landare azoka berezia ere izango da gaur: jai egunetarako etxea eta balkoiak apaindu nahi dituztenek bertako zein kanpoko landareak topaketzo aukera ezinhobea izango dute. Pazko loreak ere ez dira faltako, noski.
Bestalde, Bulebarreko eta Easoko feriez gain, hiriko auzoak bisita-tzen dituen azoka ibiltaria gaur Grosen izango da. Nahiz eta normalean hilabeteko azkenaurreko larunbatetan ospatu, Gabonak direla eta aurreratu egin dute hitzordua eta ohiko produktuak gaur izango dira salgai auzo honetan: fruitu eta barazkiak, ogia, gazta eta Tolosako babarrunak, besteak beste.
olentzeroren etorrera Hori guztia gaurko, baina Udala ari da dagoeneko datozen Gabon festetarako agenda prestatzen. Eta hi-tzordu garrantzitsuenetako bat, nola ez, Olentzeroren etorrera izango da, datorren larunbatean, hilak 24.
Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek atzo iragarri zuenez, aurten lehenengo aldiz, Olentzero Urgulletik jaitsiko da Donostiara umeak agurtzeko. Gainera, Mari Domingirekin etorriko da ikazkina.
egutegia salgai, asteartean Bestalde, Donostiako Udalak atzo jakinarazi zuen asteartean banatuko dituela 2012ko egutegiak. Banaketa 10.00etatik 13.00etara izango da, Udaletxeak Alderdi Ederreko jardinetatik daukan sarreran.
Dena den, udaletxera goizez gerturatu ezin dutenek, astearte arratsaldetik aurrera auzo guztietako kultur etxeetan egutegia lor-tzeko aukera izango dute.
Más en Donostia
-
Fermin Muguruza anuncia los horarios de su fiesta en Anoeta
-
Los cursos deportivos de Kirol Ekintzak ofrecerán 1.210 plazas durante el verano en Donostia
-
La Asociación de Vecinos de Ulia, inmersa en la celebración de su 50 aniversario
-
Donostia, primera capital de la CAV declarada zona tensionada para paliar un problema de vivienda que empeora