Síguenos en redes sociales:

25.000 arrazoi... ospatzeko

altzako Berpiztu elkarteak mende laurdena daramala lanean ospatuko du larunbatean

25.000 arrazoi... ospatzeko

25MILA arrazoi lanean jarraitzeko. Hori da Altzako Berpiztu elkarteak mende laurdena ospatzeko aukeratutako lema. Ez da erraza gaur egun bolondresei esker lan egiten duen elkarte bat lanean manten- tzea eta altzatarrek dagoeneko 25 urte daramatzate horretan. Eta beste horrenbeste jarraitzeko asmoa eta gogoa daukatela garbi utzi nahi dute.

Berpiztu gizarteratzeko oztopo gehien izan ditzaketen taldeei laguntzen saiatzen da, ikuspegi sozio-hezitzaile batetik: gazte eta adin txikikoei, familia etorkinei, baztertutako sektoreei... gizarteratzen laguntzen die. Horretarako, hainbat proiektu garatzen ditu, eskola sostengua eskaintzeko, kanpaldiak antolatzen ditu, elkar-truke programak eta garapen komunitariorako programak, besteak beste.

ekitaldia

12.00etan Tomasenen

Eta proiektu batean zein bestean lanean ari diren 90 bat boluntarioak festa giroan elkartzeko, urteurrenaren ospakizuna prestatu dute datorren larunbaterako. Altzako Tomasene kultur etxean izango da, 12.00etatik aurrera. Elkartearen lanaren inguruko proiekzio bat izango da, haurrak prestatzen ari diren saio bat ere bai eta, nola ez, bolondresei eskerrak emateko hitz batzuk ere izango dituzte Berpiztuko arduradunek. "Beraien lanari esker daramatzagu 25 urte lanean", aitortu du Vicky Fernándezek, elkarteko kideak.

Altzatar eta donostiarrei irekia izango da larunbateko ekitaldia, eta hamaiketako bat ere eskainiko dute. Azkenean, lagunartean eta lan girotik aparte biltzeko ai- tzakia ere izango da Berpizturekin harremana duten guztientzat. Eta, tartean, boluntario gehiago lor- tzen badituzte ere, ongietorriak izango dira. Izan ere, laguntzaileak bilatzeko kanpainarekin ari dira egunotan, besteak beste, Ibaetako EHUren kanpusean eta Deustuko Unibertsitatean.