Donostia. Bizarrain Elkartearen eta Donostia Kulturaren eskutik, Joan Mari Irigoien idazle altzatarraren Oilarraren promesa liburuaren irakurketa publikoa egingo dute ostiralean auzoan zehar. Zehazki, Altza gaineko plazan, Herrerako San Luis plazan, Larratxoko Josu Artetxe plazan eta Casares kultur etxearen aurrealdean izango da irakurketa, 18.00etatik aurrera.
Bizarrain Altzako euskara elkartearen Mintzamina egitasmoaren baitan kokatzen da ostiralean izango den irakurketa publiko hau.