donostia. Egiako kultur etxeko Gazteszena aretoan antzerki emanaldiak izango dira bihar eta larunbatean. Lehena, Federico García Lorcaren lanean oinarritutako Larrosak, Arantzak, Lorca izango da, Zurriola antzerki eskolaren eskutik.
Emanaldiak Granadako autorearen hainbat lanetako zati potenteenak nahasten ditu. Besteak beste, Yerma, Bodas de Sangre, Bernarda Alba, La Zapatera Prodigiosa eta María Pineda obren zatiak antzeztuko dituzte Zurriolakoek. Emanaldia euskaraz izango da, 20.00etan hasiko da eta sarrerek bost euro balio dute.
hiru emakume Bestalde, larunbatean ere beste antzerki saio bat izango da Gazteszenako taula gainean. Carrera de obstáculos obra eskainiko dute Gesteatral taldekoek, baita ere, 20.00etatik aurrera. Kasu honetan, sarrerek hamar euro balio dute.
Lan honen bidez krisian daude hiru emakumeen istorioak ezagutzera emango dituzte. Hirurak umorez beterik daude, eta hori dela errezetarik onena garai la-tzak gainditzeko aldarrikatuko dute antzezleek, komediaren ikuspuntutik.