donostia. Donostiako eskoletako haurrek Donostiabuseko kotxerak bisitatu dituzte egunotan. Azkenak Zurriolako eta Mariaren Bihotza ikastetxeko gazteak izan dira.
Bisita horiek Donostiako Tranbia Konpainiaren 125. urteurrenaren ekitaldien baitan kokatzen dira. Hiriko eskola guztietako haurrek dute Marrutxipin dagoen egoitza ikusteko aukera, eta horretarako Dbusek bisita egutegi bat antolatu du, hiriko auzoetako bizilagunen bisitak antolatzeko egin duen bezala.
Ikasleen bisitak ikuspuntu didak-tikoarekin planteatu dira eta Dbusen funtzionamendua azaltzen zaie gaztetxoei. Izan ere, helburuetako bat haurrek garraio publikoa hobeto ezagutzea da, erabili dezaten.
Tailerren funtzionamendua ikusteko aukera dute ikasleek, baita garbiketa, mantenua eta horniketa ere. Haurrei kontrol zentroa erakusten zaie, eta baita hiriko zerbitzuak, ibilbideak, ordutegiak, informazio panelak eta ordaintzeko erak ere. 125. urteurreneko logoa duen txapela ere oparitzen zaie.