Donostia. Añorgako gazte asanbladaren 20. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte egunotan eta, horien artean, gaur gauean kontzertu izango dituzte añorgatarrek. Zehazki, 22.30etik aurrera, Blaka, Xolomona Bi, Utikan eta Asgarth taldeek joko dute Añorgako zinean. Sarrerek hiru euro balio dute.

Horren aurretik, eta 20 urte bete-tzea nolanahikoa ez denez, urte hauetan guztietan gazte asanbladatik pasa diren lagun guztiak gaur biltzeko deia egin dute añorgatarrek. Haurrentzako jokoak, buruhandiak, kalejirak eta herri bazkaria prestatu dituzte, baita bingo sesioa ere.

Dena den, urteurrena ospatzen jarraituko dute oraindik eta datorren asteburua girotzeko ere kon-tzertu gehiago prestatu dituzte. Azaroaren 5an Añorgan izango direnak Mamba Beat eta Zea Mays taldeak izango dira, baita ere, zinean. Ondoren, DJ Bullek jarraituko du larunbat gaua girotzen. Sarrerek aurretik zortzi euro balio dute. Bertan erosiz gero, hamar euro ordaindu beharko dira.