Donostia. Igandeak dantzan ekimenaren beste saio bat izango dute bihar Antiguan 55 urtetik gorakoek. Arratsaldez izango da, merkatuan. 18.00etatik 20.00etara musika zuzenean entzuteko eta horrekin dantzatzeko aukera izango dute eta atzoko, gaurko eta betiko doinuak joko dituzte.

Bestalde, nagusiek astelehenean beste hitzordu bat daukate, oraingoan, Donostian zehar ibiltzeko eta hiriburuko txoko berriak ezagu-tzeko. Irteeran parte hartu nahi dutenek Lugaritz kultur etxera jo beharko dute, esan bezala, astelehenean, 11.00etan.