Síguenos en redes sociales:

Igeldoko kultura bultzatzaile, herria

Igeldoko Kultur etxeak ekimen ugari ditu baina ez da ohikoa donostia kulturako programetan azaltzea

BAI, Igeldon ere kultur etxe bat dago, haurtxoko, ludoteka eta ordenagailuak dituena eta astelehenetik ostiralera, 15.30etik 19.30era, irekita dagoena. Baina horretaz aparte, musikako klaseak ematen dira eta bilgune ere bihurtu da zenbait ekimen herrikoi burutzeko. Hori bai, Donostia Kulturako ordutegietan ez da azaltzen oso maiz.

"Itxas Aurre falangistek konfiskatu zuten gerra garaian eta urteak pasata, gobernu zentraletik Eusko Jaurlaritzarena izatera iritsi zen", azaldu du Nere Lizarraldek, kultur etxeko arduradunak. Azkenik, Lizarralderen arabera, Donostiako Udalaren eskuetara pasa zen eta "1996an Igeldoko Herri Kontseilua sortu zenean, haren kudeaketa eskatu zitzaion Donostiako Udaletxeari".

Ordutik, eta zentro publikoari behar bezalako etekina ateratzeko, Igeldon lan talde desberdinak sortu dituzte, propio, kultur etxeko jarduerak gehiagotzeko. Horregatik, bertako talde bakoitzak etxeko atea irekitzeko giltzaren kopia bat dauka.

Esate baterako, ludoteka egiteko diru-laguntza Behemendi landa garapen elkartetik lortu zuten eta aisialdi taldekoek, Igeldoko gurasoak bikoteetan sailkatu dituzte, txandaka, arratsaldero norbait umeekin egon dadin.

beharrak

Ordenadore berriak

Honela, eraikinak era guztietako jarduerak jasotzen ditu, duela asteburu batzuk bezala: San Isidro festak zirela eta, etxe aurrean eta argazkian ere ikus daitekeen olanaren azpian, parrilla eta barrak jarri zituzten janaria eta edaria saldu eta jaia animatzeko. "Urtarrilaren bukaeratik maiatzerainoko mus txapelketa ere hemen ospa-tzen da", dio Lizarraldek, eta gaineratu du "Antigua eta Grosetik ere" etortzen dela jendea txapelketan parte hartzera.

Bera ere Herri Kontseiluak kontratatu du kultur etxea kudea-tzeko. Baina bakarrik ezin du lan guztiarekin. Horregatik, urteak daramatzate Udalari zentro publikoa garbitzeko langileak eskatzen, besteak beste.

"Liburuak ere hemengo jendeak emandakoak dira", azaldu du arduradunak. Bere ustez, ondo moldatu arren, gabezia ugari ditu etxe honek. "Ordenagailu pare bat beharko genituzke, Internetik gabe, umeek etxeko lanak egiteko word programarekin, baita maileguan eskatzeko liburuak ere".

"Lehen urtero hiru bat antzerki ekartzeko laguntzak ematen zizkigun Donostia Kulturak", gogoratu du Lizarraldek. Dioenez, krisia dela eta, "kultura departamentuan murrizketak izan dira eta Igeldora ez da ezer iristen Lugaritzetik".

Dena den, instituzio publikoei esker, Oihulari Klown antzerki taldearen bisita jaso zuten igeldotarrek berriki, baina gutxitzat dute orain arte Udalak Itxas Aurren egin duen inbertsioa. "Lehen ematen zigutenarekin ere ez zen nahikoa eta gure poltsikotik jarri behar dugu", gaineratu du Lizarraldek.