Oiasso museora bisita antolatu dute altzatarrek 55 urtetik gorakoentzat
ostegunean izango da irteera eta parte-hartzaileak 8.45ean abiatuko dira herreratik
Donostia. Altzako nagusiek beste irteera bat antolatu dute aste honetarako. Altzatik abiatutako ibilbideak ekimenaren baitan, oraingoan, Oiasso museora egingo dute bisita. Zehazki, auzoko 55 urtetik gorakoei zuzenduta dago ibilaldia.
Goizean goiz abiatuko dira bisitan parte hartuko dutenak. Hitzordua 8.45ean jarri dute, Herrerako bus geltokian. Izan ere, Donostia eta Irun arteko autobusa hartzekoak dira Oiasso museora iristeko.
Bertan erromatarrek gure inguruan eta Oarsoaldean bereziki (Oiasso hiriaren inguruan) utzi zituzten aztarnak ezagutuko dituzte. Erromatar munduaren eragina, portuaren aurkikuntza arkeologikoa eta hiriko bizimodua gure aroko I. eta II. mendeetan agertzen ditu, besteak beste, museoak.
Altzatik abiatutako ibilbideak ekimenak auzoko ondare historikoa, kulturala eta naturala eman nahi ditu ezagutzera, eta horretarako hainbat irteera antolatzen ditu, Donostia Kultura eta Plus 55 programen laguntzarekin.
Más en Donostia
-
Kalapie lamenta que las terrazas tengan más peso que “otros usos” en la renovada calle Easo
-
EH Bildu pide que el Gobierno de Donostia tome ya las medidas necesarias con Zmare
-
El Ayuntamiento informará a los donostiarras de las subidas en tasas e impuestos en una reunión abierta
-
Arroz y traineras, el mejor plan (y el más solidario) para este domingo