Donostia. Groseko gaztetxean, Kortxoenean, beste herrialdeetako egoera zein den azalduko duten hi-tzaldiak izango dira aste honetan. Lehenengo hitzordua asteazkenean izango da, 19.00etatik aurrera, Sri Lankan dagoen Tamil herriaz hitz egiteko eta, bigarrena, larunbatean izango da 11.30ean, Peruz jarduteko.

Sri Lankako erbesteratua eta, gaur egun, Dublingo Unibertsitateko irakasle denari, Jud Lal Fernandori eginiko elkarrizketa bat ikusi ahal izango da asteazken honetan. Bertan, Sri Lankan bizirauten duten milaka preso politikoren egoeraz hitz egingo da eta, horren ondoren, mahai-ingurua izango da.

Larunbatean, ostera, Limako auzorik pobreenean bizi izandako hizlari bat joango da Kortxoeneara. Haritz Aranburu, Cantogrande izeneko auzo txiro baten eskolan dabil boluntario moduan, 1.200 ikasle dituena. Argi zein ur gabeziak, nola kaleko arazoak izango dira hitzaldiaren mintzagai nagusiak.