Kortxoenea gaztetxean Tamil (Sri Lanka) eta Peruko egoeren inguruko hitzaldiak izango dira
Lehenengoa, astezkenean 19.00etan izango da eta, hurrengoa, larunatean 11.30etan
Donostia. Groseko gaztetxean, Kortxoenean, beste herrialdeetako egoera zein den azalduko duten hi-tzaldiak izango dira aste honetan. Lehenengo hitzordua asteazkenean izango da, 19.00etatik aurrera, Sri Lankan dagoen Tamil herriaz hitz egiteko eta, bigarrena, larunbatean izango da 11.30ean, Peruz jarduteko.
Sri Lankako erbesteratua eta, gaur egun, Dublingo Unibertsitateko irakasle denari, Jud Lal Fernandori eginiko elkarrizketa bat ikusi ahal izango da asteazken honetan. Bertan, Sri Lankan bizirauten duten milaka preso politikoren egoeraz hitz egingo da eta, horren ondoren, mahai-ingurua izango da.
Larunbatean, ostera, Limako auzorik pobreenean bizi izandako hizlari bat joango da Kortxoeneara. Haritz Aranburu, Cantogrande izeneko auzo txiro baten eskolan dabil boluntario moduan, 1.200 ikasle dituena. Argi zein ur gabeziak, nola kaleko arazoak izango dira hitzaldiaren mintzagai nagusiak.
Más en Donostia
-
El juicio al masajista acusado de agredir sexualmente a tres menores en Donostia arranca el lunes
-
Diez vecinos con contratos de alquiler ilimitado plantan cara a Naiz Homes en Gros
-
Donostia celebra del 16 al 22 la Semana Europea de la Movilidad con un programa "diverso y participativo"
-
Mintzaon, o cómo divertirse ‘online’ jugando en euskera