Donostia. Itxas-Aurre kultur etxean antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute igeldotarrek gauean. Ikuskizuna 22.00etan hasiko da eta, gaurkoan, Oihulari Klown taldeak eZINEMAn antzezlana aurkeztuko du.
Obran, Puxika eta Katiuska pailazoak, doktoreak biak, edozein gaitz sendatzeko terapia plazara-tzen saiatuko dira. Virginia Imazek idatzi eta zuzendutako lan honek eguneroko arazoez aldendu eta barre pixka bat egiteko aukera luzatu nahi dio publikoari. Horretarako, Cabaret, Lo que el viento se llevó, Grease eta Catwoman pelikuletatik hartutako erreferentziak erabiltzen dira antzezlanean, politikoki zuzenak ez diren beldur eta nahiez hitz egiteko.
Txikiek, ordea, hitzordua Antiguan dute 17.00etan, Lugaritzen. Euskal Herriko Mystikal produkzioa ikusteko aukera izango dute, eta Edil (Imanol Garate) mago ikasle gazteak biziko dituen abenturekin gozatzeko aukera. Sarrerak 2,20 euro balio ditu.