Donostia. Bertso astearen baitan, bi hitzordu izango dira egun hauetan Altza eta Herreran. Horietako lehena gaur bertan izango da: 19.30etik aurrera, irakurketa kantatua prestatu dute, Tomasene kultur etxean, hain zuzen ere.

Ostiralean, Altzania Kultur Elkartea, Altzako Bertsozaleak eta Donostia Kulturak antolatuta, bertso musikatuak izango dira Herrerako Nido tabernan. Manex Mujika, Jokin Labaien, Ainhoa Agirreazaldegi eta Xamoa arituko dira mikroarekin 22.00etatik aurrera, Hamaika Bertute ekimenaren eskutik.