Donostia. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza eskolak 55 urtetik gorakoentzat bertso eskola antolatu du hurrengo asteetarako, Egiako kultur etxean. Inskripzioa atzo ireki zuten eta interesatuek hilaren 14ra arte izena emateko aukera izango dute, hiriburuko Musika eta Dantza eskolan. Goizez, 10.00etatik 14.00etara eta, arratsaldez, 16.00etatik 18.00etara bitartean.
Ikastaroa +55 programaren baitan antolatu dute eta doakoa izango da. Parte-hartzaileek hilaren 16, 17, 23, 24 eta 30ean hitzordua izango dute Jareño kultur etxean, 18.30etik 20.30era. Jon Martin bertsolari oiartzuarra izango da irakaslea.
Musika eta Dantza eskolatik ikastaroan parte hartzera animatu nahi dituzte donostiarrak. Beraz, bertsoak entzutea eta kantatzea gustuko dutenek, 55 urte baino gehiago izanez gero, antolatutako ikastaroan inskribatzeko eta bertso saioez gozatzeko parada izango dute.