55 urtetik gorakoentzat bertso eskola antolatu dute Egiako kultur etxean
izen-ematea irekita EGONGO da HILAREN 14ra arte donostiako musika eta dantza eskolan
Donostia. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza eskolak 55 urtetik gorakoentzat bertso eskola antolatu du hurrengo asteetarako, Egiako kultur etxean. Inskripzioa atzo ireki zuten eta interesatuek hilaren 14ra arte izena emateko aukera izango dute, hiriburuko Musika eta Dantza eskolan. Goizez, 10.00etatik 14.00etara eta, arratsaldez, 16.00etatik 18.00etara bitartean.
Ikastaroa +55 programaren baitan antolatu dute eta doakoa izango da. Parte-hartzaileek hilaren 16, 17, 23, 24 eta 30ean hitzordua izango dute Jareño kultur etxean, 18.30etik 20.30era. Jon Martin bertsolari oiartzuarra izango da irakaslea.
Musika eta Dantza eskolatik ikastaroan parte hartzera animatu nahi dituzte donostiarrak. Beraz, bertsoak entzutea eta kantatzea gustuko dutenek, 55 urte baino gehiago izanez gero, antolatutako ikastaroan inskribatzeko eta bertso saioez gozatzeko parada izango dute.
Más en Donostia
-
Nuevo reparto de las flores de los jardines donostiarras
-
Los vehículos franceses copan las multas de la zona de bajas emisiones de Donostia
-
Donostia tenía censadas a finales de 2024 a 118 personas de más de 100 años, una de ellas de 113
-
EH Bildu reclama que se convoque un Pleno de Vivienda al que llevará 21 medidas