Síguenos en redes sociales:

Auto gutxiago Atotxan

Atotxako autobus geltoki berrian aparkaleku gehiago egingo dituzte eta, horren kontra agertu da Kalapie txirrindularien elkartea. Testua A.M. Iturriza argazkia Ainara Garcia

Auto gutxiago Atotxan

kalapie Hiriko Txirrindularien elkarteak Atotxako autobus geltoki berriarekin batera eraikiko diren 500 aparkalekuek Donostia kaltetuko dutela salatu du, Plan Orokorraren bulegoak esandakoaren kontra baitoaz.

Udaletxeak autobus geltoki berria Renfeko estazioaren ondoan dagoen parkingaren azpian eraikiko du. Proiektuak lur azpiko bi solairu izango ditu anden desberdinentzat eta beste gune berezi bat bizikletentzat. Baina txirrindularien kritikak piztu dituena eraikuntzan bertan auto pribatuentzako ezarriko dituzten 500 errotazio lekuak dira.

Kalapie elkartearen hitzetan, "eskaintza honek kotxearen erabilerari erraztasuna emateaz gain, eremu honetako bizi-kalitatea murriztu, modu iraunkorrean egindako joan-etorriak oztopatu (oinez, bizikletaz eta garraio publikoa erabiliz) eta hiri osoko aire kutsadura zein kutsadura akustikoaren areagotzea ekarriko du".

Gainera, egitasmo hau duela 20 urte Plan Orokorraren bulegoak bere dokumentuetan idatzitakoaren kontra doala dio, bertan jaso-tzen zutenez, "gaur egun dauden aparkalekuak baino gehiago eraikitzeak eremua autozaleentzako erakargarriagoa bihurtzen du, beharrezkoak ez diren auto bidaien ugaritzea ekarriz". "Ildo honetan, erabilera orokorreko lur azpiko errotazio aparkalekuak azaldutako ideia honen kontrakoak dira eta, honenbestez, baztertu egin behar dira ", gainera-tzen zuten Plan Orokorreko bulegoko idazkiek.

Kalapieren ustez, autobus geltoki berria finantzatzea ez da arrazoi nahikoa aparkalekuen kopurua gehiagotzeko, izan ere, "azpiegitura honek enbarazu egiteaz gain, hiri-eremu honetako mugikortasun arina oztopatzeko baina ez luke balio". Txirrindulariek argi utzi nahi dute estazio honek duen kokapen estrategikoak eta kotxeen gehiagotzeak "hiriko sarrera eta irteeren ardatz diren bideetako trafikoa ugaritu eta hiri osoko mugikortasunean eragin sakona suposatuko duela".

Azkenik, elkarteak esan du aparkaleku hauek ez dituztela trena edo autobuseko bidaiariek bakarrik erabiliko eta, hala izanez gero, geltokiraino beste garraio zerbitzuak badirela gogorarazi du. Haatik, aparkalekuaren izaera injustifikatua aurpegiratu dio Udalari: "Mugikortasun Iraunkorraren garapena arriskuan gera-tzen da".