Síguenos en redes sociales:

"Zure ahotsa, gure hitza" dinamika aurkeztuko du ezker abertzaleak bihar

kursaalen, gipuzkoako plazan eta bulebarrean izango dira herritarren ekarpenak entzuteko

Donostia. Donostiako ezker abertzaleak datozen hauteskundeei begira abiatu duen Zure ahotsa, gure hitza dinamikaren berri emango du bihar goizean Kursaal inguruan, Gipuzkoako plazan eta Bulebarrean.

"Donostiako gure ikuspegiaren berri eman, dinamikaren nondik norakoak azaldu eta herritarren ekarpenak biltzen arituko gara", agertu dute ezker abertzaleko kideek. Horretarako, adibidez, inkestak, inkesta horiek haiei helarazteko buzoiak, eztabaidarako dokumentuak (orokorrak eta arlokakoak) eta eskuorriak erabiliko dituzte.

Haima antzekoetan izango dira hiru guneetan eta, gainera, Bulebarreko postuan herritarren parte-hartzearen bitartez egindako bideo bat izango dute ikusgai pantaila handi batean.

Goiz osoan zehar eta eguerdira arte izango dira ezker abertzaleko kideak hiru postuetan herritarrekin hitz egiteko eta haien ekarpenak jasotzeko prest.