XIII. Orixe bertso sariketa izango da hilaren 18 eta 25ean eta martxoaren 5ean Añorgan
Bi bertso afari izango dira finalera zein bertsolari pasatzen diren aukeratzeko
Donostia. Añorgak Orixe Sariaren hamahirugarren edizioa ospatuko du aurten. Bi urtetan behin izaten den bertso txapelketan hamabi gaztek hartuko dute parte.
Bi bertso afari izango dira finalera nor pasatzen den aukeratzeko. Lehen saioa Lukainkategi jatetxean izango da otsailaren 18an. Bigarrena, aldiz, hilaren 25ean izango da Gure Kabia elkartean.
Emanaldi bakoitzean puntu gehien lortzen dituzten bi parte-hartzaileak pasako dira finalera. Bi saioetako puntuazio handiena jaso-tzen duten beste biak ere pasako dira finalera.
Bertso afariak 20 euroko prezioan izango dira (Añorga Kultur eta Kirol Elkarteko kideentzat 17 eurotan izango da) eta 20.30ean hasiko dira. Saioak, aldiz, 22.30ean. Finala, martxoaren 5ean jokatuko da, Antxon Aiestaran Kultur Etxean, 18.00etan.
Más en Donostia
-
Las carabelas portuguesas provocan numerosas picaduras en tres de las cuatro playas de Donostia
-
EH Bildu pide a Goia que active las medidas recogidas en las leyes de vivienda
-
Donostia destina una partida de 50.000 euros para el fomento del euskera en sus barrios
-
El índice de referencia para regular el alquiler en Gipuzkoa no se publicará hasta finales de septiembre