"Errekamari, Euskal Herriko azken lamia" txotxongilo lana eskainiko du gaur Gazteszenak
antzezlana 17.30ean aurkeztuko dute eta sarrerak 3,5 euro balio ditu
Donostia. Egiako kultur etxeak Errekamari, Euskal Herriko azken lamia txotxongilo lana aurkeztuko du gaur Gazteszenan. Sarrerek 3,5 euroko prezioa izango dute eta an-tzezlanarekin 17.30ean hasiko dira.
Txotxongilo taldeak egiatar haurrei lamien inguruko gogoeta proposatu nahi die lan honekin, euskal kulturaren pertsonaia mitologikoak ezagutzera emanez modu dibertigarri batean: Errekamariren zailtasunak dira istorioaren korapiloa, besteenganako diferentziek sortzen dioten ezinegona umore eta samurtasunez kontatuz.
Gainera, 13 eta 17 urte bitarteko gazteek txapelketa eguna izango dute gaztelekuan 17.00etatik 20.30era, auzoko lagunekin norgehiagoka arituko baitira.
Etzi, urte zaharra arratsaldean ospatuko dute gazteek, beraien festa partikularra izango dute eta gaztelekuan, 17.00etatik 20.30era. Gauean, ordea, Gehituk eskainiko du urte berriari ongietorria egiteko jaialdia Gazteszenan bertan.
Más en Donostia
-
Los migrantes de Mali que malviven en Amara Berri serán acogidos en Oñati
-
Semana Grande 2025: Los horarios de los autobuses para ver los fuegos y otros servicios
-
Donostia celebra con un majestuoso programa los 60 años del Concurso de Fuegos Artificiales
-
La calle San Bartolomé recupera su normalidad tras las obras del Topo