Donostia. Donostiako Udaleko Txistulariak Madrilen izango dira bihar bertako Euskal Astearen ospakizunetan parte hartzeko.
Jaia 10.00etan hasiko da, bertako Euskal Etxearen egoitzatik San Ignacio de Loyola elizaraino joango den diana militar antzeko batean. Eguna pasa ahala, giroa berotuko dute Retiro parkean, 17.00etan, bertan dagoen Terraza de las Vacas aretoan, kontzertua eskaintzeko aldia iritsi artean.
Taldea, zortzi txistulari eta danborjolek osatzen dute. José Ignacio Ansorena, Aitor Arozena, Jagoba Astiazaran, Juan Vega, Ion Irazoki, Jokin Kanpion, Agustín Laskurain, Francisco Lera, Julio García, Aitor Gastónek izango dute txistuaren doinuarekin igande arratsaldea alaitzeko ardura. Horretarako, jaia abesti gipuzkoarren musikaz lagunduko dute, Madrilen euskal giroa sortuz. Donostiako hiru damatxo, Le Basque eta Biscayenne, Iñauteriko Polka, Euskal Abestien II Rapsodia edo Donostiako danborrada kantuak izango dira aukeratutako doinuetako batzuk.