Síguenos en redes sociales:

Antiguako haurtxokoa eta gaztelekua berriz ere martxan izango dira gaur

ikasturte berriari ekingo diote auzoko merkatuko egoitzan 16.00etatik aurrera

Donostia. Gaur arratsaldean, berriz ere, Antiguako merkatua auzoko haur eta gazteen topaleku bihurtuko da. Ikasturte berriarekin batera, gaurtik aurrera bueltatuko dira, larunbatero, haurtxokoak eta gaztelekuak antolatutako jarduerak.

Bederatzi eta hamabi urte arteko gaztetxoek 16.00etatik 18.00etara izango dute hitzordua astero. Haien ondoren helduko dira 13 eta 17 urte artekoak, 18.30etik 21.00etara hainbat joko eta ekintza burutzeko lagunartean eta giro ezinhobean.

Gazteek 100 metro karratu dituzte eliza ondoko azokako instalazioetan mahai jokoak, mahai futbola, ping-ponga eta Play Stationarekin aritzeko, baita eskumuturrekoak eta diru zorroak egiten ikasteko gaztelekuak antolatutako tailerretan.

Haurtxokoko haurrek bestelako entretenigarriak ere izango dituzte Antigua auzoan, eta dantzatzeko eta marrazteko tailerrak ere bai, besteak beste.