donostia. Baloiaren Ametsak futbol eskolak urriaren 4ean hasiko ditu 2010/2011 denboraldiko saioak. Izena emateko epea irekita egongo da hilaren 30a arte eta interesatuek baloiarenametsak@yahoo.es posta helbidearen bitartez, Martuteneko Kirol Elkartearen bulegoan (futbol zelaian) edota 646326836, 690689031 zein 690338527 zenbakietara deituz eman dezakete izena.

Entrenamenduak sei eta hamabi urte arteko gazteei zuzendurik daude eta astelehenero izango dira, 17.30etik 18.45era. Ikasturte osoko prezioa 180 eurokoa izango da guztira (20 euro ordaindu beharko dira inskripzioa egiterakoan eta beste 20 euro hilero) eta ordainketak kontu korronte bidez egingo dira; 60 euroko hiru hilabete ordaindu beharko dira urrian, beste hiru abenduan eta azken hirurak martxoan.

Horrez gain, bi anai-arreba edo gehiagok izena emanez gero, %10eko beherapena egingo zaie parte-hartzaileei.