donostia. Herrerako Herripe auzo elkarteak lau eta hamabi urte arteko haur eta gaztetxoentzat jolasak, tailerrak, ipuin kontaketak eta eskulan zein antzerki saioak antolatuko ditu besteak beste larunbatero, urritik ekaina bitartean.

Parte hartu ahal izateko, interesatuek izena eman beharko dute hilaren 20a baino lehen, larunbaterojolasean@gmail.com helbidera idatziz edota 658 737 909 zenbakira deituz.

Topaketak 10.30etik 13.30era izango dira astero Herrerako Auzotegian, San Luis plazan.