donostia. Lanak luzeak izan dira baina, azkenik, itxura berria ageri du Antiguako Matia kale amaieran kokaturik dagoen Benta Berri plazak, atzo ateratako irudian ageri den moduan. Duela aste batzuk kendu zituzten jadanik lanak zirela eta jarritako hesiak eta, ordutik, auzotarrak berriz elkartu daitezke plazan. Itxuraldaketa gainera guztizkoa izan da, besteak beste, antiguatarrek betidanik ezagutu duten Benta Berri plazako kioskoa desagertu egin baita lanen ondorioz. Auzotarrek, ziur, faltan botako dutela, iraganean ekimen eta emanaldi ugariren agerleku izan baitzen kioskoa. argazkia: gorka estrada