Donostia. Loiolako gaztetxeak IV. Azoka Festa Kulturala antolatu du Encuentro de distris lelopean datorren asterako. Lehenengo hitzordua ostegunean izango da, 20.00etan, bideo emanaldi batekin. Bertan, Zine Txiroa izenarekin ezagutzen diren lanak eta Lupa dokumentalak ikusi ahal izango dira.
Hurrengo egunean, XXI. mendean testuak editatzen: helburu eta proposamenak izenburupean, Juantxo Estebaranzen hitzaldia izango da 19.00etan eta jarraian, afaria eta Goto Egiako kantautorearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da.
Amaitzeko, larunbatean, Italiako Franco Serantini liburutegia eta sare internazionalisten inguruko hitzaldia antolatu dute gaztetxekoek 17.00etan. 20.30ak aldera, berriz, afaria izango da eta 23.00etan, antzeki gaua saioa. Suyamena, Hernaniko El profesor eta Se acabó la fiesta izango dira oholtza gainean.