Donostia. Loiolako kultur etxeak Elvis Presley abeslariaren inguruko erakusketa hartuko du hilaren 19tik maiatzaren 19ra. Elvis "75 From Memphis to Loiola programaren baitan, hainbat ekimen antolatuko dituzte. Bisitak astelehenetik ostiralera egin ahal izango dira 16.00etatik 20.30era.
Horrez gain, hilaren 14ean herio-tzaren inguruko hizketaldia eskainiko du Mikel Benito naturopata eta yogaterapeutak. Hitzordua 19.00etan izango da kultur etxean.