Síguenos en redes sociales:

bide ertzean taldeak emanaldia eskainiko du

Zita Lugaritz kultur etxean izango da hilaren 26an 21.00etan

donostia. Bide Ertzean taldeak emanaldia eskainiko du hilaren 26an. Ekitaldia Antiguako Lugaritz kultur etxeko Imanol Larzabal aretoan izango da 21.00etan eta sarrerak sei euroko kostua izango du. Pop onaren bertutea du musika talde honek, entzulearengana berehala iritsi eta denboran irauteko ahalmena baitu. Melodia eder, esaldi gogoangarri eta esangura-tsu eta gustu onez egindako moldaketekin gozatzeko auker izango dute bertaratzen direnek.