Donostia. Hurrengo ostegunean Mendia eta Natura izeneko zikloa Groseko Okendo kultur etxera bueltatuko da. Kasu honetan, Gasherbrum tontorretako inguruko saio batekin. Baltoroko ametsak. Gasherbrum I eta II izenekoa. 8.000 metro dituzte. Oskar Porras, Arkaitz Lasa eta Unai Zendoiak alpinistek Txina eta Pakistan artean dauden mendi hauek igotzeko izandako arazoetaz hitz egingo dute. Eguraldi txarrak ez zien Gasherbrum II.era iristen utzi. Perun elkar ezagutu zuten hiru mendizale hauek Karakorum mendi katea ezagutzeko aukera izan zuten, baita pakistandarren eguneroko bizitza ere. Saioa 19.30ean izango da, euskaraz. Club Vasco de Camping eta Donostia Kulturak antolatuta.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
