Donostia. Ez dago zalantzarik. Umeak dira Eguberrietako protagonistak. Gehienek bihar bukatuko dituzte urte bukaera eta hasieraren oporrak, beste batzuk, ordea, igandean. Dena den, denek izan dute egun hauetan beraientzat antolatu diren ekitaldietaz gozatzeko aukera. Altzaren kasuan, atzo bertan bukatu ziren Gabonak zuretzat ekimenaren barruan antolatu direnak. Goizetik eguerdira arte Hip Hop Festa batean parte hartu ahal izan zuten eta 16.30-22.00etara kontzertuak izan zituzten kultur etxean.
Oporrak bihar bukatu ala ez, oraindik ere, hurrengo asteburuan Altzako umeek ekitaldi berezi batetaz gozatzeko aukera izango dute: haur antzerkia izango da kultur etxean 18.00etan. Txalo Produkzioak Kanpanila eta Peter Panen itzala antzezlana eskainiko du. Sarrerak 2,5 euro balio ditu.