Deustu eta Arantzazulab elkarlanean ari dira Demokrazia, Erakunde Publikoak eta Berrikuntza Masterraren esparruan
Bi erakundeek nazioartean mintegiak antolatzen lagunduko dute, gure lurraldean erreferente diren adituak erakartzeko
Deustuko Unibertsitateak eta Arantzazulabek beste urrats bat egin dute elkarlanean, ikerketaren eta prestakuntzaren arloan, demokrazian sakontzeko eta berritzeko, eta elkarlaneko gobernantzarekin duten konpromisoa indartzeko. Akordioaren berritasun nagusia bi erakundeen arteko lankidetza da, Demokrazia, Erakunde Publikoak eta Gizarte Berrikuntza Masterraren esparruan.
Ildo horretan, Arantzazulabek berrikuntza demokratikoko prozesuetan oinarritutako irakasgaiak emango ditu, eta gizarteari irekitako nazioarteko mintegien diseinuan eta hedapenean parte hartuko du. Saio horiek egungo erronka demokratiko nagusiei buruzko eztabaida sustatzera bideratuta egongo dira , demokraziaren berrikuntzaren eta berrikuntza publikoaren arloko nazioarteko adituak erakarriz. Era berean, talentua sustatzeko laguntzaren erakusgarri, beka bat emango da ikasketa horiek egiteko.
Lankidetza-urteak
Hitzarmen honek jarraipena ematen dio bi erakundeen arteko azken urteetako harremanari, Arantzazulab laborategiak demokrazia eta gobernantza kolaboratiboari buruzko hainbat ikerketa ildotan, Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin batera, sustatutako ikerketa gunean lankidetzan ari baitira.
Naiara Goia Arantzazulabeko zuzendari nagusiak, Xabier Riezu Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campuseko errektoreordeak, Ane Ferran Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanoak, Martin Zuñiga masterreko zuzendariak eta Eider Landaberea irakasle titular eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) eta Mondragon Unibertsitateko (MU) ikertzaileekin lan egiten duen ikerketa-taldeko arduradunak sinatu zuten hitzarmena, demokraziaren kalitateari lotutako ekimenetan.
Temas
Más en Deusto
-
La ministra Yolanda Díaz afirma en Deusto que "no hay trabajo más importante que el de los cuidados"
-
El campus de Donostia de la Universidad de Deusto celebra la ceremonia de investidura de ADE
-
134 graduatu berriren inbestidura jardunaldia egin du Deustuk
-
El Campus de Donostia de Deusto volverá a ser este sábado la sede de la First Lego League