Nazioarteko ikasle berriak iritsi dira Deustuko Donostiako campusera
23 herrialdetako 72 ikasle inguruk bigarren seihilekoan ikasiko dute unibertsitatean
Pasa den asteazkenean, otsailaren 5ean, harrera ofiziala egin zitzaien 23 herrialdetatik Donostiara etorri diren nazioarteko 72 ikasle ingururi, bigarren seihileko hau Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean ikastera. Horrela, lehen seihilekoan iritsitakoekin batera, 2024-2025 ikasturtean ikasketak egingo dituzten nazioarteko 230 ikasle inguru osatu ziren.
Truke-programa ezberdinetakoak dira eta Europa, Latinoamerika, Japonia, Australia, Estatu Batuak eta Kanadatik datoz. Gehienak Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean (Deusto Business School) trebatuko dira, baina baita Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean, Osasun Zientzien Fakultatean eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean ere.
Donostiako campuseko ongietorri ekitaldian parte hartu zuten: Xabier Riezu Donostiako campuseko errektoreordeak eta June Calvo Donostiako campuseko Nazioarteko Harremanetarako Bulegoko arduradunak. Arratsaldean, Donostiako Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan, Eneko Goia alkateak ongietorria eman zien nazioarteko ikasleei.
Nazioartekotzearekiko konpromisoa
23 nazionalitate ezberdinetatik etorritako ikasleen harrerak Deustuko Unibertsitateak nazioartekotzearekin duen konpromisoa islatzen du, bere lan akademikoaren funtsezko elementu gisa. Nazioarteko unibertsitateekin 450 hitzarmen baino gehiago sinatu dira, eta hezkuntza-esperientzia aberasteko oztopo akademikoak eta kulturalak gainditzearen garrantzia aitortzen du erakundeak.
Aurkezpenean, Donostiako campuseko errektoreorde Xabier Riezuk seihileko edo ikasturte akademiko batez ikasteko aukera aprobetxatzera animatu zituen ikasleak, diziplina guztietan ahalegin pertsonala, lankidetza eta berrikuntza sustatzen dituen unibertsitate batean.
Temas
Más en Deusto
-
La ministra Yolanda Díaz afirma en Deusto que "no hay trabajo más importante que el de los cuidados"
-
Deustu eta Arantzazulab elkarlanean ari dira Demokrazia, Erakunde Publikoak eta Berrikuntza Masterraren esparruan
-
El campus de Donostia de la Universidad de Deusto celebra la ceremonia de investidura de ADE
-
134 graduatu berriren inbestidura jardunaldia egin du Deustuk